Bilboko tranbia / L3 Metro (martxoak 28 eta 29): zerbitzu aldaketak Aste Santua dela eta
Euskotrenek Bilboko tranbia eta L3 Metro zerbitzuak aldatuko ditu Aste Santua dela eta
Tranbia partzialki moztuko da martxoaren 28an eta 29an, aurreikusitako prozesioei aurre egiteko; aldiz L3 metroaren ordutegia zertxobait aldatuko da jaiegunetara egokitzeko.
BILBOKO TRANBIA
Aste Santuko prozesioak direla eta, martxoaren 28an eta 29an Bilboko tranbiaren zirkulazioa eten egingo da Arriaga eta Pio Baroja geralekuen artean, 19:30etik 21:30era gutxi gorabehera.
Gainerako zerbitzuak ohiko moduan ibiliko dira.
L3 METROA
Aste Santuko jaiak direla eta, 3. lineako trenen zerbitzua aldatuko da.
Jaiegun bezpera izan arren, martxoaren 27an, zerbitzua lanegunetako asteazkenetako ohiko ordutegian amaituko da, eta martxoaren 31n, berriz, igande/jaiegunetako ohiko ordutegian zirkulatuko da. Bi egun horietan, beste jaiegun bezperatan ez bezala, zerbitzua ez da luzatuko.
- Martxoaren 28tik 29rako eta 29tik 30erako gauetan berriz gaueko zerbitzu berezia eskainiko da eta 15 minuturo zirkulazioak egongo dira, 2:00ak arte gutxi gorabehera.
- Martxoaren 30etik 31rako gauean zerbitzua larunbat gauetako ohiko ordutegian emango da.
Erabiltzaileek 944 333333 informazio telefonoa, www.euskotren.eus web orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.