Trena E1/E2/E5 (urtarrilak 19 eta 20): zerbitzu berezia “San Sebastian Eguna” dela eta
Euskotrenek, gaueko eta eguneko trenen zerbitzu berezia eskainiko du, “San Sebastian Egunean” sortzen diren joan-etorriak errazteko. Gaueko trenak gau osoan zehar ibiliko dira, urtarrilaren 19tik 20ra, Amara eta Zarautz artean, E2 Hendaia-Lasarte/Oria – Hendaia eta E5 Altza-Amara-Altza lineetan.
Trenen maiztasuna honako hau izango da:
- E1 Zarautz – Amara - Zarautz: 60 minutu
- E2 Hendaia – Lasarte/Oria - Hendaia: 30 minutu
- E5 Altza – Amara - Altza: 60 minutu
Larunbatean, hilak 20, goizean, Amara – Irun – Amara tartean trenen eskaintza handituko da eta 15 minuturo irteerak egingo dira bi noranzkoetan (10:00etatik aurrera, gutxi gorabehera). Gainerako egunean, larunbatetako ohiko zerbitzua mantenduko da.
Zerbitzu bereziaren helburua jaiaz gozatzeko garraio publikoko alternatiba bat eskaintzea da. Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik konsultatzea gomendatzen du, bai APP ofizialean bai www.euskotren.eus webgunean.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia dute. Horrez gain, informazioa Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso dezakete