ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1/E2 (Azaroak 12): zerbitzu berezia Behobia-Donostia lasterketa dela eta

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko sozietate publikoak, azaroaren 12an trenen zerbitzua indartuko du, Behobia-Donostia ospakizunak sortzen dituen joan-etorrien beharrei erantzuteko.

Tren zerbitzu berezia 07:15etik 15:00etara luzatuko da, eta helburu nagusia parte-hartzaileak lasterketaren irteera-puntura eramatea izango da. Trenez Ficoba/Irun geltokiraino iritsi ahal izango da, eta handik autobus-anezkak jarriko dira.

Tren-zerbitzuaren ezaugarriak honako hauek izango dira:

E2 Lasarte/Oria – Hendaia – Lasarte/Oria:

Amara/Donostia – Hendaia – Amara/Donostia tartean, 10 eta 15 minutu arteko maiztasuna eskainiko da, eskariaren gehikuntzara egokitzeko.

Lasarte/Oriatik trenak 30 minuturo egongo dira, eta 7:40an zerbitzu gehigarri bat egongo da.

E1 Zarautz – Amara/Donostia - Zarautz:

Asteburuko maiztasuna mantenduko da, Amara/Donostiarainoko tren batekin, baina Zarauztik bi irteera berezi egingo dira (7:51 eta 8:51), bidaiariak Ficoba/Iruneraino eramateko, Amaran ohiko tren aldaketa egin beharrik gabe.

Euskotrenek azaroaren 12an trenez joango direnei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko Euskotrenen APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia dute. Horrez gain, informazioa Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso dezakete