Bilboko Tranbia/Bizkaiko Autobusak (abuztuak 27): aldaketak zerbitzuan Athletic Club - Real Betis norgehiagokoa dela eta
BILBOKO TRANBIA
Igandean, abuztuak 27, Athletic Club – Real Betis partida jokatuko da 21:30ean San Mamesen.
Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 30 minutuz.
Etenaldi horren ondoren, Aste Nagusiko gaueko zerbitzu bereziari ekingo zaio 15 minuturik behin 2:00ak arte, gutxi gorabehera.
Euskotrenek trenez edo tranbiaz joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
A3414 BILBO-LEIOA-GETXO AUTOBUSA
19:40etatik eta zerbitzu amaitu arte, Bilbo–Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.
- Getxo-Bilbao: zerbitzuak Bilboko Kale Nagusia 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bibao-Getxo: irteerak Kale Nagusia 79tik abiatuko dira (Ecuador bidaiak).
Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen den baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 19:40ko irteera 19:50ean izango da eta horrela 22:40ra arte Leioaraino zirkulatuko baitu.
KENDUTAKO GERALEKUA: 19:40etatik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas
Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan