ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko tranbia / Autobusak (maiatzak 28): aldaketak zerbitzuetan Athletic Club – Elche C.F. norgehiagoka dela eta

Body

Igandean, maiatzak 28, aldaketak egongo dira tranbia eta autobus zerbitzuetan Athletic Club – Elche C.F. norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 19:00etan jokatuko da.

BILBOKO TRANBIA

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 15 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (18:00 h eta 18:44 h).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 30 minutuz. Etete hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago, partidura bertaratzen den jendea behar bezala husten dela bermatzeko. San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. 

Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, www.euskotren.eus web-orria, Twitterreko @euskotren gunea eta Euskotrenen APP ofiziala kontsulta ditzakete.


A3414 BILBO-LEIOA-GETXO AUTOBUSA 

Autobusen ibilbidea aldatuko da arratsaldeko 16:40tik zerbitzua bukatu arte.

  • Getxo-Bilbao: zerbitzuak Bilboko Kale Nagusia 74ko geralekuan amaituko dira.
  • Bibao-Getxo: irteerak Kale Nagusia 79tik abiatuko dira (Ecuador bidaiak). Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen den baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 16:40ko irteera 16:50ean izango da eta horrela 22:40ra arte Leioaraino zirkulatuko baitu. 

KENDUTAKO GERALEKUAK: arratsaldeko 16:40tik 22:40ra arte, Luis Briñasen dagoen erabiltzaileen igoera eta jaitsiera geralekua bertan  behera geldituko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete: 
Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta APP ofiziala.