Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena / Bilboko tranbia (abuztuak 20-28):  gaueko tren eta tranbia zerbitzu bereziak Bilboko Aste Nagusian

Body

Euskotrenek gaueko tren eta tranbia zerbitzu berezia eskainiko du Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusian zehar (abuztuaren 20tik 28ra), Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Durangalderako E1 linean, Txorierrirako E3 linean, Urdaibairako E4 linean eta metroaren 3. Linean. Gaueko tranbia zerbitzua ere egongo da.

TRENA

Tren bereziek linea guztiak indartuko dituzte, Aste Nagusiko gauetan zehar joan-etorri beharrak asetzeko eta inguruko herrietan bizi diren pertsonei jaiez lasaiago gozatzeko aukera emateko.

Ohiko eskaintza osatzen duten tren bereziek, herritarrei zerbitzua emango diete eguneko ia 24 orduetan. Bereziki indartuko dira asteburuetako gauak, horietan jende gehien joatea aurreikusten baita.

Tren bereziak egongo dira honako lineetan E1 Durangalderantz, E3 Txorierrirantz eta E4 Urdaibairantz. 

Jende-pilaketak saihesteko eta zerbitzu erosoagoa eskaini ahal izateko, Euskotrenek Barik, Bat eta Mugi erabiltzea edo joaneko bi txartel erostea gomendatzen du, itzulerako ilarak saihesteko. 

L3 METROA

3. linean gau osoan zehar hamar minuturo eskainiko da zerbitzua, hilaren 28an, igandean izan ezik, orduan 2:00ak aldera amaituko baita.


BILBOKO TRANBIA

Bilboko tranbia Aste Nagusian egunean 22 orduz ibiliko da. Jaiegunetan, tranbiaren zerbitzuak egun osoan funtzionatuko du, eta su artifizialak botatzen direnean bakarrik etengo da. Hala ere, zerbitzua aldatu ahal izango da eten zehatzak behar dituzten jai-egitarauko beste jarduera batzuen ondorioz, baita jaiekin bat datozen kirol-ekitaldiengatik ere, hala nola Athleticen partida (abuztuaren 21a) edo Txirrindularitza itzuliaren pasabidea (hilaren 24a eta 25a). 


Atxuri eta Pio Baroja geralekuen arteko zatian, tranbiak 8:40tik 17:10era baino ez du zirkulatuko. Ordu horretatik aurrera Erriberako, Arriagako eta Abandoko geralekuak bertan behera geratuko dira. (* Abuztuak 27 eta 28an 9:00etatik 17:10era)

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren-en kontua ere.