Bizkaiko autobusak: irailaren 22an (igandea), zenbait linearen zerbitzua aldatuko da
Irailaren 22an (igandea), “TRIATHLON SANTANDER SERIES 2019” kirol-proba egingo dela eta, errepidea itxi egingo da trafikoarentzat Triangelutik Axpe Erriberara arte, bi noranzkoetan. Itxita egongo da 08:00etatik 12:00etara. Gainera, egun hori “AUTORIK GABEKO EGUNA” da; hortaz, 12:00etatik 20:00etara itxita egingo dira Areeta eta Algortako zenbait kale.
Hori dela eta, aldaketa hauek egingo dira Bizkaibusen Bilbo-Azkorri linean:
· 08:00etatik 12:00etara, Getxo/Azkorri noranzkoan, Axpe Erriberan gelditu ondoren (48902091), autobusek Astrabuduatik jarraituko dute, eta gero Makaletako etorbidetik eta Bidezabaletik sartuko dira, ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Bilborako noranzkoan, Bidezabal “Metro”-n gelditu ondoren, autobusak Makaletako etorbidetik desbideratuko dira, eta ondoren Avanzada aldera joango dira (tunelak), Astrabuduatik igaroko dira, itsasadarreko errepidera jaitsiko dira eta ohiko ibilbidearekin jarraituko dute.
· 12:00etatik 20:00etara, Getxo/Azkorri noranzkoan, autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Triangeluko geralekura arte; hor, Makaletako etorbidean sartuko dira eta Bidezabalera arte joango dira, hortik ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Kontrako noranzkoan, Bilbo aldera, Bidezabal “Metro”-n geldituko dira, Makaletako etorbidean jarraituko dute eta, ondoren, ohiko zerbitzuarekin jarraituko dute Triangelutik aurrera.
Bestetik, aldaketak egongo dira Bizkaibusen Getxo-Gurutzeta (Bizkaiko Zubia) linean:
· 8:00etatik 12:00etara, Getxo aldera doazen autobusek Santa Anako 25 zenbakiko geralekuan amaituko dute ibilbidea (Areeta). Kontrako noranzkoan, Gurutzeta aldera, autobusak Amaiako 22 zenbakiko geralekutik aterako dira (Areeta).
· 12:00etatik 20:00etara ez da aldaketarik egongo.
Horrez gain, aldaketa hauek egongo dira Bizkaibusen Areeta-Armintza linean:
· 08:00etatik 12:00etara, Areeta aldera doazen autobusek, Bidezabal “Metro”-n gelditu ondoren, Makaletako etorbidetik jarraituko dute, eta ibilbidea Avanzada errepidea 28 geralekuan amaituko da (lehengo golfa). Kontrako noranzkoan, Armintza aldera, zerbitzua Avanzada errepidea 28 geralekuan hasiko da (lehengo golfa).
· 12:00etatik 20:00etara, Areetarako noranzkoan, Bidezabal “Metro”-n gelditu ondoren, autobusak Makaletako etorbidetik desbideratuko dira, eta ohiko ibilbidearekin jarraituko dute Triangelua geralekutik aurrera. Armintzarako noranzkoan, autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Triangelura arte, eta gero Makaletako etorbidetik eta Bidezabal “Metro”-tik jarraituko dute; ondoren, buelta emango dute Bidezabal biribilgunean, eta ohiko ibilbidearekin jarraituko dute.
Amaitzeko, aldaketa hauek egingo dira Bizkaibusen Areeta-Berango linean:
· 08:00etatik 12:00etara, Areeta aldera doazen autobusek Avanzada errepidea 11 geralekuan amaituko dute ibilbidea (lehengo golfaren aurrean). Berango aldera doazen autobusak Avanzada errepidea 28 geralekutik aterako dira (lehengo golfa).
· 12:00etatik 20:00etara, Areetarako noranzkoan ohiko ibilbidea egingo da. Aldiz, Berangora doazen autobusek, Bizkaiko Zubian gelditu ondoren, Zugatzartetik jarraituko dute, Romoko biribilgunera arte, hortik aurrera ohiko ibilbidearekin jarraituz.
Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.