Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: igandean, irailak 15, aldaketak Usurbilen

Body

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, datorren igandean, irailaren 15ean, Usurbiletik igarotzean, UK09 Zumaia-Donostia lineako (N-634 errepidetik) Lurraldebus autobusen ibilbidea aldatuko du. Aldaketa hori 9:00ak eta 14:00ak bitartean izango da, ‘XII. Baxurde Txiki Krosa’ dela eta.

Aipatutako ordutegian trafikora itxita Usurbilgo erdigunea egongo da, hori dela eta autobusak saihesbidetik ibiliko dira. Zumaiara doazen autobusek geldialdia San Inazioko biribilgunean eta Atxegaldeko auzoan egingo dute. Kontrako noranzkoan, aldaketak sartzea ez da beharrezkoa izango.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, konpainiaren www.euskotren.eus webgunea eta twitterreko @euskotrenEJGV gunea ere daukate. 

js-tarifas