Autobusak/ Bizkaia

Entradilla

Aldaketak  A3411, A3422, A3451 y A3472 lineetan Bizkaia Zubiako Erdi Maratoia dela eta 

Body

BIZKAIA ZUBIAKO ERDI MARATOIAREN VI. EDIZIOA dela eta, igandean, maiatzaren 19an, Eduardo Coste kalea trafikorako moztu egingo da noranzko bietan, 8:30ak eta 15:00ak bitartean. Hori dela eta, horrek A3411 Bilbo-Getxo-Azkorri, A3422 Areeta-Berango, A3451 Areeta-Armintza eta A3472 Getxo-Gurutzeta lineetako Bizkaibus autobusen zerbitzua aldatzea ekarriko du.

Aipatutako ordutegian, honako geralekuetan ez da zerbitzurik eskainiko:

· A3411 Bilbo-Getxo-Azkorri linea. Bilbora doazen zirkulazioetan, 8:30ak eta 10:55ak bitartean, eta 13:05etik 15:00etara, honako geralekuetan ez da geldituko: Areeta 9 , Bizkaia Zubia, Eduardo Coste eta Lamiako Pasaia. Horrez gain, 10:55etatik 13:05era Areeta 9 eta Sarriko artean dauden geralekuetan ez da zerbitzurik eskainiko. Getxora doazen zirkulazioei dagokionez, 8:30ak eta 15:00ak bitartean, autobusek ez dute zerbitzurik eskainiko Lamiako Pasaiatik  Zugazarte 2ra “Marítimo”.

· A3422 Linea Areeta-Berango. Berangora doazen zirkulazioetan, autobusak ez dira geraleku hauetan geldituko: Santa Ana, Eduardo Coste eta Bizkaia Zubia . Areetarantz honako geralekuetan ez dira geratuko: Bizkaia Zubia eta Eduardo Coste.


· A3451 Linea Areeta-Armintza (noranzko bietan). Autobusak ez dira honako geralekuetan geratuko: Santa Ana, Eduardo Coste , Bizkaia Zubia eta Zugazarte 2 “Marítimo” (48044036). Zirkulazioetan Armintzara eta Berangora hasierako geralekua Las Mercedes Aparkalekuan kokatuta egongo da. Areetara doazen zirkulazioetan behin-behineko geldialdia Mayor 14 kalean egingo da.

· A3472 Linea Getxo-Gurutzeta (noranzko bietan). Autobusek honako geralekuetan ez dute geldialdirik egingo: Bizkaia Zubia, Santa Ana 2, Santa Ana Plaza , Santa Ana eta Eduardo Coste.

Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.