Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: asteburuan aldaketak autobus zerbitzuetan 

Body

Maiatzak 11

Euskotrenek larunbateko, maiatzaren 11ko, goizeko 9:00etatik aurrera, DB02 Ermua-Donostia eta DB04 Mallabia-Ondarroa lineetako Lurraldebus zerbitzua, eta baita Udalbus udal zerbitzua ere aldatu egingo ditu Eibarren ospatuko den Multikirola dela eta. 

Ospakizun horrek Eibarko erdigunea oinezkoentzako bihurtzea ekarriko du larunbateko, maiatzaren 11ko, 9:00etatik, igandeko, maiatzaren 12ko 22:00ak arte. Hori dela eta, DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia-Ondarroa Lurraldebus zerbitzuko autobusak asteburuetan bezala ibiliko dira.

Eibarko udal zerbitzuaren kasuan, Udalbusek, larunbat goizeko (maiatzak 11), 9:20tik aurrera kendu egingo da. Hain zuzen ere, kendutako zerbitzuak, larunbat goizeko ohikoak, honako hauek izango dira:

•    Amaña-Azitain: irteerak 9:20, 10:00, 11:20, 12:00 eta 12:40an.

•    Azitain-Amaña: irteerak 9:40, 11:00, 11:40, 12:20 eta 13:00ean.

Maiatzak 12

Donostian ospatuko den “MINBIZIAREN AURKAKO LASTERKETA” dela eta, igandean, maiatzaren 12an, 10:00etatik aurrera, Zumaia-Donostia UK09, UK10 eta UK11 Lurraldebus autobus zerbitzuetan, ibilbideagatik eragindako tarteetan atzerapenak edo aldaketak gerta daitezke.

Las personas usuarias que necesiten ampliar esta información tienen a su disposición el teléfono de Euskotren 944 333 333. También pueden informarse en en la página web de la Compañía www.euskotren.eus y en twitter @euskotrenEJGV.