“Pirinioetako Burdinaren Ibilbideari”, Burdinbidearen Euskal Museoan
Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak “Pirinioetako Burdinaren Ibilbideari” buruzko erakusketa jasotzen du atzotik, asteartetik. Ibilbidea osatzen duten guneetan eskaintzen den erakusketa ibiltaria da, eta horien artean dago Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia-Gipuzkoa).
Europar Kontseiluak, Euskadiko, Kataluniako eta Andorrako Gobernuek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea, modu batean edo bestean burdinaren historiari loturik dauden zenbait museok, parke kulturalek eta interpretazio gunek osatzen dute: meategiak, burdinolak, makina-erreminta, eta, Burdinbidearen Euskal Museoarekin gertatzen den bezala, burdin bideak.
Gaur egun, Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea, Kataluniako, Andorrako, Frantzia hegoaldeko eta Euskadiko 22 ondare eta turismo baliabidek osatzen dute. Hauek dira:
Meatzaritza:
• Zeraingo Paisaia Kulturala (Gipuzkoa).
• Mutiloako Meatzaritza kota (Gipuzkoa).
• Arditurriko Meatzaritza kota (Gipuzkoa).
• Irugurutzetako kaltzinazio labeak (Irun-Gipuzkoa).
• Baburet-eko Sentier des mines (Frantzia).
• Itinerari del Ferro d’Ordino (Andorra).
• Museo de les mines de Cercs (Katalunia).
Burdinolak
• Mirandaolako burdinola eta Legazpiko Burdinaren Museoa (Gipuzkoa).
• Beasaingo Igartza burdinola (Gipuzkoa).
• Aiako Agorregi burdinola (Gipuzkoa).
• Sentier des seigneurs du fer, Arthez d’Asson (Frantzia).
• Fraga Rosell de La Massana (Andorra).
• Itinerari Siderúrgic-Vall del Mandriu-Perafita-Claror (Andorra).
• Farga Palau de Ripoll (Katalunia).
Burdinaren industria:
• Eibarko armagintza industriako museoa (Gipuzkoa).
• Elgoibarko Makina-erremintaren museoa (Gipuzkoa).
• Legazpiko Burdinaren haraneko ibilbidea (Gipuzkoa).
• Xillida lantoki, Legazpia (Gipuzkoa).
• Ormaiztegiko bide-zubia (Gipuzkoa).
• Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa (Gipuzkoa).
• Errenteriako fanderia (Gipuzkoa).
• Bourdettes-eko Atelier de Sonnailles Daban (Frantzia).
Formatu handiko 24 panelen bitartez, “Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea” izeneko aldi baterako erakusketaren bisitariek, mendeetan zehar burdinak Pirinioen bi aldeetan osatu zuen kultur ondare aberatsa ezagutzeko aukera dute, 22 kultur baliabideen irudi esanguratsuenen eta kultur ibilbidearen lurraldeetako lau hizkuntza ofizialetan idatzitako deskribapen testu laburren bitartez: euskaraz, katalanez, frantsesez eta gaztelaniaz.
Erakusketa ibiltaria Elgoibarko Makina-erremintaren museotik heldu da Azpeitira, eta Urolako Trenbideko trakzio elektriko azpi-estazio zaharraren eraikinean egongo da, Burdinbidearen Euskal Museoan, martxoaren 4ra arte. Ondoren, Aiako Agorregi burdinolan jarraituko du bere bidea.
Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak Europa osoko tren bilduma onenetako bat erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun lokomotorak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta mota anitzeko bagoiak.
Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbideko tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, eta trenean erabilitako uniformeen bilduma bikaina du, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera artekoa, eta baita mundu osoko treneko erloju bilduma onenetakoa ere.
Burdinbidearen Euskal Museoaren irekiera ordutegia hau da:
• Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
• Igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono zenbakia: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus
