Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko du abenduaren 5ean, 6an eta 8an
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko sozietate publikoak, tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko du abenduaren 5ean, 6an eta 8an. Azpeitiko (Gipuzkoa) museoaren eta Lasaoko geltokiaren arteko ohiko ibilbidea egingo duten trenen irteerak ordutegi honetan egingo dira:
• Abenduaren 5ean, larunbata: 12:00etan eta 17:00etan.
• Abenduaren 6an, igandea: 12:00etan.
• Abenduak 8, asteartea: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean.
Museoaren ordutegia honako hau da:
• Asteartetik larunbatera: 10:00 - 13:30 / 15:00 - 18:30
• Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30 - 14:00.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik onenetako bat jarri du ikusgai bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak.
Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzo osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen laginak ditu, baita munduko tren erlojuen bildumarik onenetakoak ere.
Informazio gehiago:
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus