Euskotrenek ostiralean, azaroaren 20an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Espanyol norgehiagoka dela eta
Ostiralean, azaroaren 20an, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – RCD Espanyol de Barcelona partida dela eta. Partida 21:00etatik aurrera jokatuko da San Mamesen.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuarekin, eta 19:52an irtengo da.
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zati bat moztuko da La Casilla eta Euskalduna artean, bi noranzkoetan. Partidaren aurretik, mozketak 45 minutu inguruko iraupena izango du. Amaitu ondoren, mozketak gutxi gorabehera 40 minutuko iraupena izango du. Zerbitzuaren aldaketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udaleko Larrialdi Planean sartuta dago.
San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko helburuarekin, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Ontziratze prozedura errazteko, ordainketa sistema gisa Barik erabiltzea ere gomendatzen da.
Erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.