Euskotrenek larunbatean, azaroaren 14an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Euskal Selekzioa – Venezuela partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek larunbatean, azaroaren 14an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Euskal Selekzioa – Venezuela partida dela eta

Body

Larunbatean, azaroaren 14an, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du San Mamesen 20:00etatik aurrera jokatuko den Euskal Selekzioa – Venezuela partida dela eta


San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbiak ohiko ordutegian zirkulatuko du, Atxuritik Ospitalerako errefortzu-zerbitzu batekin, 18:40an hasita. 
 
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zati batzuk moztuko dira La Casilla eta Euskalduna artean, bi noranzkoetan, 50 minutu inguruko iraupenarekin. Zerbitzuaren aldaketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udaleko Larrialdi Planean sartuta dago.

San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko helburuarekin, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko. 

Erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas