Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du ostegunean, azaroak 5, Real Sociedad – Olympique Lyonnais partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du ostegunean, azaroak 5, Real Sociedad – Olympique Lyonnais partida dela eta

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du azaroaren 5ean, osteguna, Anoetan 18:45etik aurrera jokatuko den Real Sociedad – Olympique Lyonnais futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Itzulerarako, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Oiartzun, Hendaia, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz.

Itzulerako joan-etorrietarako, Anoetako geltokiko bi atondoak irekita egongo dira, nasetarako sarbidea arintzeko. Nora joan behar duten kontuan hartuta, Topoaren erabiltzaileek jarraibide hauek bete beharko dituzte:

• Trena Hendaiako noranzkoan hartzeko, nasetara sartuko da atondo berritik, eta partiden irteeretan lurraldearen ekialderantz baino ez da erreserbatuko.

• Amara, Lugaritz eta Lasarte-Oriarantz bidaiatzeko, atondo zaharreko sarrera nagusia erabiliko da. Orain obrak egiten ari dira, osorik berritzeko, baina berariaz irekiko da Anoetako partida eta ekitaldi handietarako.

• Usurbil eta Zumaia aldera doazen bidaiariak ere atondo zaharretik sartu beharko dira, baina Gasca kiroldegiaren aldeko atetik.

Partida hasi aurretik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hala aginduta, eta Europako txapelketan zaleak estadiora sartzearekin zerikusia duten segurtasun neurriak direla eta, baliteke beharrezkoa izatea atari berriaren itxiera puntualen bat egotea. Hori dela eta, Anoeta geltokiko irteerak eta sarrerak behar bezala kudeatzeko, baimendutako langileen jarraibideei kasu egitea gomendatzen da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotrenen 944 333 333 telefonora deitu. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP  ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere. 

js-tarifas