Euskotrenek urriaren 25ean, igandean, zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – Levante partida dela eta
Partida hasi baino bi ordu lehenago eta ondoren, Anoetako geltokiko bi atondoak irekiko dira, nasetara sartzea errazteko
Euskotrenek bere tren zerbitzua indartuko du urriaren 25ean, igandean, 18:30etik aurrera Anoetan jokatuko den Real Sociedad – Levante UD futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Itzulerarako, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Oiartzun, Hendaia, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz.
Partida hasi baino bi ordu lehenago eta ondoren, Anoetako geltokiko bi atondoak irekita egongo dira, nasetarako sarbidea arintzeko. Nora joan behar duten kontuan hartuta, Topoaren erabiltzaileek jarraibide hauek bete beharko dituzte:
• Trena Hendaiarako noranzkoan hartzeko, nasetara sartuko da atondo berritik, urriaren 8an inauguratua, eta partiduen irteeretan lurraldearen ekialderantz bakarrik erreserbatuko da.
• Amara, Lugaritz eta Lasarte-Oriarantz bidaiatzeko, atondo zaharreko sarrera nagusia erabiliko da. Orain obrak egiten ari dira, osorik berritzeko, baina Anoetako partida eta ekitaldi handietarako berariaz irekiko da.
• Usurbil eta Zumaia aldera doazen bidaiariak ere atondo zaharretik sartu beharko dira, baina Gasca kiroldegiaren aldeko atetik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotrenen 944 333 333 telefonora deitu. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.