Euskotrenek, urriaren 18an, Metroko 3. Linean zerbitzu berezia eskainiko du MELENDIren kontzertua dela eta
Euskotrenek urriaren 18an, igandea, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Metroaren 3. linean BECen egingo den MELENDIren kontzertura bertaratzen diren pertsonen itzulerako joan-etorriak errazteko.
L3ko trenen ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak geltokian dagoen loturari esker. Itzulerako joan-etorrietarako, kontzertua amaitu ondoren, hainbat zirkulazio gehigarri eskainiko dira Matiko/Bilbo eta Kukullaga/Etxebarri geltokien artean, bi noranzkoetan.
Euskotrenek joan-etorriak egingo dituzten pertsonei ordutegiak APP ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.