Euskotrenek igandean, Real Sociedad - Deportivo partidaren ondoren, bi atari izango ditu Anoeta geltokirako sarbidea arintzeko
- Sarrera erabiltzaileen helmugaren arabera arautuko da; Hendaiaruntz joateko, atari berria erabili beharko da, eta zaharra, berriz, Lasarte/Oriako (ate nagusitik sartzeko) eta Usurbil/Zumaiako (Gasca aldetik) trenetarako
Euskotrenek igandean, urriaren 11n, 16:15etik aurrera Anoetako geltokira sartzeko bi atari izango ditu Real Sociedad – RC Deportivo partida dela-eta eskainiko den tren zerbitzu berezirako.
Ohi bezala, Hendaiara, Lasartera eta Zumaiara joateko tren bereziak ibiliko dira. Partiduetan eta ekitaldietan pertsonen kopurua errazteko eta herritarren segurtasun eta erosotasun baldintzak hobetzeko, Euskal Trenbide Sareak (ETS) 400 metro karratuko atari berri bat sortu du eta laster berrituko den zaharraren 380 metro karratuei gehitu behar zaie.
Obren fase berri honetan, atondo zaharra itxita egongo da eraberritzeko, Realak jokatzen duenean edo inguruan jende asko biltzen den ekitaldiak antolatzen direnean izan ezik. Kasu horietan, terminal zaharra ekitaldia baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago irekiko da.
Topoaren erabiltzaileek Realaren partida egunetan mugitzeko modu berri bat izango dute, eta igande honetako Real Sociedad – RC Deportivo partidatik aurrera aktibatuko da.
Partida amaitzean trena hartu nahi duten norabidearen arabera, erabiltzaileek honako hau hartu beharko dute kontuan:
• Topoa Hendaiarako norabidean hartu nahi duten pertsonek nasetara atari berriaren atetik sartu beharko dute, zeina erreserbatuta egongo baita partiduen irteeretan, soilik lurraldearen ekialderantz.
• Lasarte-Oriara doazen trenetara sartu nahi dutenek nasetara sartu beharko dute atari zaharreko sarrera nagusitik.
• Unitateak Usurbil/Zumaia norabidean hartzen dituzten erabiltzaileek Gasca aldeko sarbidea izango dute.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.