Zerbitzu berezia

Entradilla

Euskotrenek abuztuaren 29an trenen zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – RCD Espanyol partida dela eta

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du abuztuaren 29an, larunbatean,19:00etatik aurrera Anoetan jokatuko den Real Sociedad – RCD Espanyol futbol partidarako joan-etorriak errazteko. 

26-27 denboraldiko Anoetako lehen partida honen ondoren, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaia, Pasaia, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz. Berritasun gisa, ligaren hasiera honetan, eta Altza eta Galtzaraborda arteko trazatu berria irekitzeari esker, Altzako zerbitzua handitu egingo da – aurreko denboraldiko trenen bikoitza baino gehiagorekin –, eta Pasaian bizi diren pertsonentzako tren eskaintza ere hobetuko da, zerbitzu guztiek bi geltokietan geldialdia izango baitute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.
 

js-tarifas