Euskotrenek igandean, abuztuaren 2an, Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du
Euskotrenek datorren igandean, abuztuaren 2an, tranbia zerbitzua aldatuko du “Otxoa Anaien Oroimenezko” Getxoko Zirkuituaren 81. edizioa dela eta.
Aldaketa 11:24tik 12:54ra bitartean egitea aurreikusten da. Zehazki, aipatutako aldian, Pio Barojako geralekuaren eta Euskaldunaren artean zerbitzua moztuko da.
Euskotrenek tranbian ibiliko diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia ere eskura dezakete.