ALEJANDRO SANZen kontzertua dela eta, ekainaren 14an Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du metroko 3. linean
Ekainaren 14an BECen izango den ALEJANDRO SANZen kontzertua dela eta, Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskiniko du metroko 3. linean, kontzertura doazenek itzultzeko erraztasunak izan ditzaten.
L3ko trenen ohiko ordutegia zabaldu egingo da, eta Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetarako ezarrita duen zerbitzua osatu egingo da, Casco Viejo/Zazpikaleak geltokiarekin dagoen loturari esker. Kontzertua amaitzen denean itzultzeko zerbait zirkulazio gehiago egingo dira Matiko/Bilbo eta Kukullaga/Etxebarri geltokien artean, bi noranzkoetan.
Euskotrenek erabiltzaileei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileak dituzten geltokietara joan daitezke, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.