Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua indartuko du urtarrilaren 3an (larunbata)
Gaueko zerbitzua indartuko da Matiko/Bilbo – Traña – Eibar tartean
Urtarrilaren 3an, larunbatetik iganderako gauean, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua indartuko du Matiko/Bilbo – Traña – Eibar tartean, bi noranzkoetan, datorren asteburuko joan-etorrien ustezko igoerari erantzuteko.
Errefortzuek osatu egingo dute Bizkaian larunbat gauetako ohiko zerbitzua.
Euskotrenek erabiltzaileei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago jaso dezakete, halaber, Euskotreneko langileek lan egiten duten geltokietan eta 944 333 333 telefono-zenbakian.