Euskotrenek ostiralean, urtarrilaren 2an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Eibar – Mirandes partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek ostiralean, urtarrilaren 2an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Eibar – Mirandes partida dela eta

Body

Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du S.D. Eibar eta CD Mirandes taldeen arteko futbol partida dela eta. Partida urtarrilaren 2an izango da, ostirala, 20:30etik aurrera, Ipuruan.

Euskotrenek partidaren ondoren indartuko du bere zerbitzua, eta partidaren aurretik, berriz, joan-etorrien beharrak tren erregularrekin beteko dira. 

Partidaren ondoren bi tren berezi aterako dira:

• ARDANTZA (Eibar) – Durango: 22:50
• ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 22:50

Zerbitzu berezi honen helburua partidara joateko garraio publikoko aukera bat bermatzea da.  

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Geltokietan eta geralekuetan ere informazioa jaso daiteke, baita www.euskotren.eus webgunean eta Euskotrenen APP ofizialean ere.

js-tarifas