Entradilla
Euskotrenek Topoaren zerbitzua indartuko du urriaren 11n, larunbata, Bebek Irunen emango duen kontzertua dela eta
Body
Larunbatean, urriak 11, Euskotrenek Topoaren zerbitzua indartuko du (E2 Lasarte Oria – Hendaia linea), Irundik irteera gehigarri batekin, 0:21ean, eta Lasarte Orian amaituko du ibilbidea.
Errefortzu hori larunbatetako ohiko zerbitzuari gehitzen zaio, gaueko zirkulazioak barne, bi noranzkoetan.
Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.