Euskotrenek asteazkenean, irailaren 24an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – Mallorca partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek asteazkenean, irailaren 24an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – Mallorca partida dela eta

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad – RCD Mallorca futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida Reale Arenan izango da, irailaren 24an, asteazkena, 21:30etik aurrera. 

Itzulerarako, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Anoetatik Hendaia, Altza, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz. Anoetatik 23:48an abiatuko den zirkulazio bereziak Aia/Oriotik Zumaiara doan autobus-zerbitzu alternatiboa izango du, joan den irailaren 15etik Aia/Orio – Zarautz tartean obrak direla-eta trenbidea moztuta dagoelako.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso dezakete informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere. 

js-tarifas