Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskainiko du Gernika-Lumoko jaiak direla eta

Entradilla

Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskainiko du Gernika-Lumoko jaiak direla eta

Body

Gernika-Lumoko jaiez gozatzeko garraio aukera erosoa eskaintzeko asmoz, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua indartuko du Amorebietako eta Bermeoko geltokien artean, jende gehien espero den egun eta ordu tarteetan.

Horrela, abuztuaren 14tik 15erako eta 15etik 16rako gauetan, tren bereziak ibiliko dira gau osoan Amorebieta eta Bermeo arteko E4 linean. Zirkulazio horiek ohiko eskaintza osatuko dute. 

Bestalde, abuztuaren 16tik 17rako gauean, Gernika-Lumoko eta Bilboko jaien ospakizunekin batera, larunbatetako gaueko trenen ohiko eskaintza indartuko da.

Euskotrenek trenez joan behar dutenei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.

Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke eta 944 333 333 telefono zenbakira deitu.

js-tarifas