Gasteizko tranbia (uztailak 24 eta 25): ostegunean gauean, zerbitzu berezia eta ostiralean zerbitzu aldaketak, Blusen eta Nesken eguna dela eta
Euskotrenek Gasteizko tranbian zerbitzu berezia emango du BLUSEN ETA NESKEN EGUNEAN. Uztailaren 24tik 25erako gauean tranbiak ibiliko dira, jaiez gozatu ahal izateko garraio publikoko aukera eroso bat bermatzeko helburuarekin.
Gaueko zerbitzuek 30 minutuz behin zirkulatuko dute, bi noranzkoetan, honako tarte hauetan:
• Legebiltzarra – Abetxuko
• Legebiltzarra – Ibaiondo
• Angulema – Salburua
• Angulema – Unibertsitatea
Bestalde, Legebiltzarreko eta Angulemako geltokien artean ez da zirkulaziorik egongo.
Tranbia-zerbitzua uztailaren 25ean
Jaiak direla eta, uztailaren 25ean (ostirala), Euskotrenen tranbia-zerbitzua aldatuko da goizeko 10:00etatik aurrera. Ordu horretatik aurrera, tranbiak ez dute zirkulatuko Legebiltzarra - Angulema tartean, eta egunaren amaiera arte zerbitzua emango da tarte hauetan:
• Legebiltzarra – Abetxuko
• Legebiltzarra – Ibaiondo
• Angulema – Salburua
• Angulema – Unibertsitatea
Euskotrenek erabiltzaileei gogorarazten die zerbitzuari buruzko informazio gehiago dutela www.euskotren.eus webgunean, APP ofizialean eta Bezeroentzako Arreta Telefonoan (944 333 333).