Trena E2 (apirilaren 5ean): zerbitzu berezia “Flashback” festibala Ficoban dela eta
Euskotrenek tren zerbitzu erregularra indartuko du E2 Lasarte/Oria - Hendaia - Lasarte/Oria linean, apirilaren 5ean, larunbata, Ficobara (Irun) joateko Flashback 2025era bertaratzen diren pertsonen joan-etorriak errazteko helburuarekin.
E2 linearen zerbitzua indartuz, Irun-Hendaia tartean trenak 15 minuturo ibiliko dira bi noranzkoetan, eta Ficoban geldialdia egingo dute, ordu hauetan:
- Irun - Ficoba/Irun - Hendaia: 17:07tik 19:37ra.
- Hendaia - Ficoba/Irun - Irun: 17:14tik 19:44ra.
Errefortzu-zerbitzu berezi horrek, Lasarte/Oria – Hendaia – Lasarte/Oria E2 linean larunbatetan ematen den eguneko eta gaueko tren-zerbitzuaren osagarri denak, Flashback 2025era bertaratzen diren pertsonen garraio-beharrei erantzuteko aukera emango du.
Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 telefono-zenbakia eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak daude eskuragarri.