Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-proiektuaren idazketa lizitatu du

Entradilla

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-proiektuaren idazketa lizitatu du

Body

- Azterlanak lau hilabeteko egikaritze-epea eta 90.000 euroko aurrekontua ditu

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, argi berdea eman dio Vitoria-Gasteizko Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleak urbanizatzeko eraikuntza-proiektuaren idazketaren lizitazioari. Oinarrizko aurrekontua 90.000 eurokoa da, eta egikaritze-epea lau hilabetekoa.

Jarduketa hori ETSk eta Vitoria-Gasteizko Udalak sinatutako hitzarmenaren emaitza da. Hitzarmen horren bidez, Legebiltzarreko tranbiaren geltokiaren eta Independentzia eta Bakea kaleen arteko bidegurutzearen arteko tartea sakon eraberritu nahi da, iragazkortasuna eta tranbiaren trazaduraren hiri-integrazioa hobetzeko. Hitzarmen horren zenbateko ekonomikoa ETSk jarriko dituen 2,5 milioi eurokoa da, eta proiektuaren idazketa eta obren gauzatzea hartzen ditu barne.

Lanen barruan, elementu guztiak tartearen egungo egoerarekin alderatuta sakonago integratuko dituen urbanizazioari ekiteko alternatiben azterlana egin behar da, zerbitzuak eta hiri-altzariak birjartzea edo birkokatzea barne, kalearen iragazkortasuna hobetzeko eta tranbiak ematen duen garraio publikoaren eta ibilgailuen mugikortasunaren (merkantziak, hiri-autobusak eta inguruan bizi direnen ibilgailu pribatuak) arteko bizikidetza sustatzeko

Tranbiaren plataformaren zoladurarako soluzio berriak homogeneoa izan beharko du oro har, bai ezaugarri teknikoei bai estetikari dagokienez, behar bezala erabiltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren baldintzak bete beharko ditu, eta plataformaren gainetik doan ibilgailuen zirkulazio astunari behar bezala eutsi beharko dio. Era berean, ibilgailuen trafikoak eta tranbiak partekatutako galtzadaren eta oinezkoentzako espaloiaren artean dagoen drainatze-sistema hobetzeko aukerak aztertuko dira.

js-tarifas