ZERBITZU BEREZIA EUSKAL JAIA ZARAUTZ

Entradilla

Trena E1 /Gipuzkoako autobusak (irailak 9): gaueko zerbitzu berezia Zarauzko Euskal Jaia dela eta

Body

Zarauzko Euskal Jaia dela eta, Euskotrenek tren eta autobus zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 9ko astelehen gauean zehar.

Alde batetik, gaueko tren zerbitzua eskainiko da Zumaia - Zarautz - Donostia/Amara tartean. Gaueko 17 tren ibiliko dira guztira, 8 Zumaian, 7 Amaran (Donostia) eta 2 Zarautzen (Zumaiarantz).

Gaueko trenen irteera-orduak honako hauek izango dira:

  • Zumaia - Amara (Donostia): 0:00, 0:30, 1:00, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30 eta 5:19.
  • Amara (Donostia) - Zumaia: 23:20, 23:50, 0:20, 0:50, 1:50, 2:50 eta 3:50.
  • Zarautz - Zumaia: 4:51 eta 5:41

Zarauztik irteteko orduak, berriz, honako hauek izango dira:

  • Zarautz - Amara (Donostia): 0:08, 0:38, 1:08, 1:38, 2:38, 3:38, 4:38 eta 5:27.
  • Zarautz - Zumaia: 23:50, 0:20, 0:50, 1:20, 2:19, 3:19, 4:19, 4:51 eta 5:41.

Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die trenez joango diren pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Halaber, 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere informazioa jaso dezakete. 

UK49G (San Pelaio/Zarautz – Getaria – Zumaia) Gaueko autobusen zerbitzua

Getariara eta Zumaiara itzultzeko joan-etorriak errazteko helburuarekin, Euskotrenek (Lurraldebus sistemaren barruan dagoen enpresa operadorea) autobusen gaueko zerbitzu berezia ere eskainiko du astelehen gauean, hilak 9, San Pelaiotik (Zarautz) irtengo dena eta ohiko lekuetan geldialdia egingo duena.

Autobus horiek San Pelaio/Zarauztik Getaria eta Zumaiarantz irtengo dira ordu hauetan:

0:30, 1:30, 2:30, 4:30, 5:30, 6:30 eta 7:30.

Zerbitzu berezi honen helburua jaiaz gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa eskaintzea da.

Informazio gehiago: www.lurraldebus.eus, tel.: 900 300 340 eta APP ofiziala