Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrin-tren jarriko ditu zirkulazioan datorren asteburuan
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrin-tren jarriko ditu zirkulazioan datorren asteburuan. Zerbitzu horiek ohiko denboraldiaren barruan eskainiko dira. Azarora arte, larunbat eta igande guztietan, tren historikoak jarriko dira zirkulazioan.
Hauxe izango da lurrin-trenen ordutegia, Museotik (Azpeitia) irtenda eta Lasaorako norabidean:
• Larunbata, irailak 7: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandea, irailak 8: 12:00etan.
Museoko instalazioen ordutegia honako hau da:
Lanegunak (asteartetik ostiralera):
• Goizez: 10:00etatik 13:30era
• Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era
Larunbatak:
• Goizez: 10:30etatik 14:00etara
• Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era
Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik):
10:30etatik 14:00etara
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenen bildumarik onenetako bat jasotzen du bere instalazioetan. Mota guztietako ibilgailuak ditu: lurrin, diesel eta elektrizitate bidezko lokomotorrak; automotorrak eta era askotako bagoiak; eta abar. Halaber, Euskadiko makina-erreminta bildumarik osatuenetako bat ere badu, Urolako Burdinbidearen tailer mekaniko zaharrari esker, bai eta XIX. mende amaieratik aurrera erabilitako uniformeen laginak eta trenen arloko erlojuen munduko bildumarik onenetako bat ere.
Egun batez surgina
Museoak eskaintzen dituen jardueren artean, “Egun batez surgina” ekimena berreskuratu da. Jarduera horrek aukera eskaintzen du lurrin-lokomotorraren kabinan joan-etorri bidaia oso bat egiteko, lokomotorra martxan jartzeko beharrezkoak diren prestaketa-lan guztiak zuzen-zuzenean ikusi ahal izateko. Segurtasuna une oro bermatzeko adinako prestakuntza eta ekipamendua emango dira. Esperientzia esklusiboa da eta 50 euroko prezioa du. Parte hartu nahi dutenek, erreserba egin beharko dute museoa@euskotren.eus helbidera mezu elektronikoa bidalita, jarduera egin nahi duten eguna baino 72 ordu lehenago, gutxienez.
Publikoarentzako informazioa
• Helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Web-orria: www.euskotren.eus