Bilboko Tranbia/Bizkaiko autobusak (urriak 29): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – Valencia C.F. partida dela eta
BILBOKO TRANBIA
Igandean, urriak 29, Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Athletic - Valencia norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 18:30etan jokatuko da.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (17:28 eta 18:14).
Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 20 minutuz. Etete hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago, partidura bertaratzen den jendea behar bezala husten dela bermatzeko.
San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.
A3414 BILBO - LEIOA - GETXO AUTOBUSA
16:40tik 21:40ra arte, Bilbo – Leioa – Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.
- Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko kale Nagusia 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak kale Nagusia 79tik abiatuko dira.
Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela, 16:40ko irteera 16:50ean izango da, eta horrela 21:50era arte. Hori dela eta, 22:30eko irteera Leioara joango da, Luis Briñas kaletik irtenda.
KENDUTAKO GERALEKUA: 16:40tik 21:40ra, Luis Briñas.
Informazio gehiago: Twitter, @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan