ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 (urriak 14 eta 21): gaueko zerbitzu berezia San Faustoko jaiak direla eta

Body

Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du urriaren 14an eta 21ean, larunbatetan, Durangoko jaiak direla eta. Zerbitzu berezi hau Elgoibar - Matiko tartean egingo da, bi noranzkoetan, San Fausto jaiez gozatu nahi duten pertsonei garraio publikoko alternatiba bat eskaintzeko helburuarekin.

Matiko - Durango:

  • Arratsaldeko azken orduan, errefortzuko trenak 30 minutuko maiztasuna izango dute.
  • Larunbatetik iganderako gauean, ohiko zerbitzua indartu egingo da eta tren bat ibiliko da orduro. 

Elgoibar - Durango:

  • Arratsaldeko zerbitzua ohikoa izango da, orduro trenak izango dira. Bestalde, Trañatik irteera bereziren bat egingo da.
  • Gaueko zerbitzuak ordubeteko maiztasuna izango du.

Gaueko trenak ez dira geldituko Unibertsitatea, Amaña, Errotaberri eta San Lorentzoko geralekuetan.

Euskotrenek trenez joango diren pertsonei gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke eta 944 333 333 telefono zenbakira.