Museoa

Entradilla

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun-trenaren hiru irteera burutuko ditu astebururo

Body

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak  2023ko lurrunezko trenaren denboraldia ireki du. Aste Santuaren ondoren, zerbitzu erregularra larunbatero ibiliko da azarora arte, eta irteerak 12:00etan eta 17:30ean izango dira, eta igande eta jaiegunetan 12:00etan.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.

Museoko instalazioen ordutegia, Aste Santutik ekainaren 30era, honako hau izango da:

Asteartetik ostiralera (lanegunetan):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era

Larunbatetan:
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era

Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik):
Goizez: 10:30etik 14:00etara

Jendearentzako informazioa

•    Burdinbidearen Euskal Museoaren Helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informazio telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Webgunea: www.euskotren.eus

lurrun trena