Trena E1/E2/E5 (apirilak 2): zerbitzu berezia Real Sociedad - Athletic Club partidarako
Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du igandean, apirilak 2, Real Sociedad – Athletic Club partidarako.
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad – Athletic Club futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida hau igandean, apirilak 2, 12:00etan Reale Arenan jokatuko da. Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zumaiara joateko.
Zerbitzu berezi horren helburua partidara joateko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean eta @euskotren twitter gunean ere.