Trena E1 E2 (otsailak 19): zerbitzua indartuko da Donostiako eta Durangoko Inauteriak direla eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du asteburuan Donostiako eta Durangoko Inauterietako joan-etorriak errazteko.
DONOSTIA
Donostiako Inauterietarako errefortzua otsailaren 19an, igandea, arratsaldez izango da. Euskotrenek 15 minuturo eskainiko ditu trenak E2 lineako Irun-Amara-Irun tartean. Horrela, larunbat zein igande arratsaldean, jai-ekitaldiak biltzen direnean, maiztasun bera eskainiko da: tren bat 15 minuturo. Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.
DURANGO
Durangoko inauterietako joan-etorriak errazteko asmoz, otsailaren 18tik 19rako gauean trenen zerbitzua indartuko da. Durangoko ospakizunera joateko, larunbat arratsaldeko azken orduan hainbat errefortzu tren programatuko dira Matikotik eta Lezamatik. Itzulerako bidaia egiteko, tren bereziak egongo dira Durangotik Matikorantz, eta E1 linearen ohiko gaueko zerbitzuari gehituko zaizkio (bi ordutik behin).
Zerbitzu berezien helburua da garraio publikoaren alternatiba eroso bat eskaintzea jaiaz gozatzeko eta, aldi berean, erabiltzaileei trenetan banatu ahal izatea erraztea. Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trenez joango direnei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago 944 333 333 telefono zenbakian, Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta Twitterreko @euskotren gunean lor daiteke.