FERROCARRIL BIZKAIA

Entradilla

Trena E4 (urriak 31): Euskotrenek ohiko tren zerbitzua indartuko du Gernikako Azken Astelehena dela eta.

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Gernikako azken astelehena dela eta. Egun osoan zehar eta baita gauez ere, tren bereziak ibiliko dira Matiko eta Gernika artean.

  • E4 Matiko – GERNIKA – Bermeo: tren zerbitzuak egunean zehar 30 minutuko maiztasuna izango du. Goizean, errefortzu trenak ibiliko dira.
  • E4 Bermeo – GERNIKA – Matiko: trenak 30 minutuan behin egongo dira. Errefortzu berezia jarriko da eguerdian.

Gauez, urriaren 31 eta azaroaren 1a bitartean, Gernikatik Bermeora eta Matikorantz gaueko hainbat zerbitzu eskainiko dira.

Institutua eta Lurgorri geralekuak egun osoan zerbitzuz kanpo geldituko dira (9:00etatik aurrera, Lurgorriren kasuan).

Euskotrenek gomendatzen die tren zerbitzua erabiliko duten pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus web orriaren bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.