2017/03/23- Bihar ostiralean, martxoaren 24an, Anguleman Gasteizko Tranbiaren geralekuko salmenta eta baliogabetze makinak funtzionamenduan sartuko dira.
Bihar ostiralean, martxoaren 24an, Anguleman Gasteizko Tranbiaren geralekuko salmenta eta baliogabetze makinak funtzionamenduan sartuko dira.
Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca (ETS) konpainiak burututako lanak bukatu ondoren, hau da, Angulemako nasa bikoitian markesina berri bat jartzea, makina berriak martxan jartzeak Gasteizko Tranbiako erabiltzaile kopuru handiena duten geralekuan zerbitzu hobeago bat eskaintzeko aukera emango du, batez ere jende gehien dagoen uneetan.
Era berean, Angulematik hasiko den geraleku hori Unibertsitateko kanpuserako etorkizuneko ibilbidea hedatzeko prest geratzen da.
Tranbien zerbitzuko baliogabetzen %17,48 Angulemako geralekuan gertatzen da. Hurrengoa Parlamento/Legebiltzarra da, %12,77arekin, Europa (%9,88), Honduras (%7,66) eta Sancho el Sabio/Antso Jakituna (%7,59).
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotreneko 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web gunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea dituzte erabilgarri.