“Zuri esker, jasangarria da Euskotren", material plastikoei bigarren bizia emateko eta gizartean eta ingurumenean onurak sortzeko helburua duen egitasmoa da. Horretarako, Euskotrenen sareko hainbat geltokitan Euskotrenek baztertutako materialekin egindako edukiontziak jarri dira, bertan, bakoitzak bere lekuan, idazteko material plastikoa (boligafroak, errotuladoreak, lumak, mina eramangailuak...) eta ontzien plastikozko tapoiak uzteko.

Tapoiak=ikerketa osasun arloan

Plastikozko tapoiak birziklatuko dira. Lortutako onura ekonomikoekin gaixotasun neurodegeneratiboen inguruan ikerketa bultzatuko da, Wop Fundazioaren bitartez. WOP Fundazioa gaixotasun neurologikoentzako erregeneratzeko terapien bilaketan batez ere ikerketa proiektuak finantzatzen dituen erakundea da.

Idazketa materiala=zuhaitzak

Bidaiariek utzitako idazketa materiala, berriz, Euskadiko mendietan zuhaitzak landatzera bideratuko da Basoa Fundazioari esker. Basoak Euskotreneko instalazioetan batzen diren idazteko materialaren arabera espezie autoktonoko zuhaitz berriak landatuko ditu. Basoa Fundazioa baso aberastasunaren sustapenerako eta mantenurako eta EAEko zuhaitz tokien babeserako lan egiten duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.

Euskotrenek osasun alorreko ikerketa eta zuhaitzen landaketa bultzatuko du baina hiritarren laguntza behar du. Bazatoz gurekin?


Idazketa materiala

27.830 unitate

9 zuhaitz

Basoa Fundazioa

 

 

 

 


Plastikozko tapoiak

3.758 kg

3.006 minutu ikertzeko

Wop Fundazioa