Refuerzo del servicio

Entradilla

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du aste honetan Reale Arenan jokatuko diren bi futbol partidetarako

Body

Euskotrenek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren zerbitzua indartuko du Reale Arenan jokatuko diren bi futbol partidetara joateko (ostiralean eta igandean, biak 21:00etan).

Ostiralean, urriaren 29an, Real Sociedad B – UD Las Palmas partidaren ostean, bi tren berezi eskainiko dira: bata Hendaiara, Anoetatik 23:06an irtengo dena, eta bestea Lasarte-Oriara, Anoetatik 23:09an irtengo dena. 

Igandean, urriak 31, zerbitzua indartuko da Real Sociedad – Athletic partidaren aurretik eta ondoren. Irteera hauek egingo dira:

PARTIDAREN AURRETIK

•    Irteerak HENDAIA / ANOETA: 19:33, 20:03
•    Irteerak IRUN / ANOETA: 19:37, 20:07, 20:19
•    Irteerak OIARTZUN / ANOETA: 19:50, 20:04, 20:13, 20:20, 20:31
•    Irteerak ALTZA / ANOETA: 20:05, 20:35

•    Irteerak LASARTE-ORIA / ANOETA: 20:00, 20:30

•    Irteerak ZUMAIA / AMARA: 20:00 (tren aldaketa Amaran)


•    Irteerak: AMARA / ANOETA: 20:15, 20:22, 20:45, 20:52

 
PARTIDAREN ONDOREN

•    ANOETA / HENDAIA: 22:48, 23:05, 23:10, 23:20, 23:27
•    ANOETA / ALTZA: 23:00, 23:15

•    ANOETA / LASARTE-ORIA: 23:04, 23:20
•    ANOETA / ZUMAIA: 23:10 (Amaran ez da tren aldaketarik egin behar)


Tren bereziak ohiko geltoki guztietan geldituko dira.

Zerbitzu berezi hauen helburua partidara joateko garraio publikoaren aukera erosoa bermatzea eta, aldi berean, zaleei trenetan banatu ahal izatea eta, ahal den neurrian, pilaketak saihestea da. Ildo horretan, Euskotrenek gogorarazten du bai tren- instalazioetan bai trenetan autobabeserako osasun-neurriek indarrean jarraitzen dutela: maskara nahitaez erabiltzea eta eskuak garbitzea.   

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefono zenbakia: 944 333 333. Informazioa lortu daiteke, halaber, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus enpresaren webgunean eta @euskotren twitter bidez.