Aldaketak zerbitzuetan

Entradilla

Urtarrilak 5: tren eta tranbia zerbitzuak egokitu eta indartuko dira

Body

Igandean, urtarrilaren 5ean, Euskotrenek egokitu egingo ditu E2 (Topoa) linearen eta Bilboko eta Gasteizko tranbien zerbitzuak, Erregeen Desfilea dela-eta. Zerbitzu horiek indartuko ditu, halaber, Anoetako eta San Mameseko futbol-partiden harira.
:

BILBOKO TRANBIA
Urtarrilaren 5ean, igandean, Iberdrola Ligako Athletic Club eta F.C. Barcelonaren arteko futbol-partida izango da, baita Erregeen Desfilea ere. Horren eraginez, tranbia-zerbitzua indartu egingo da, eta 10 minututik behin egongo dira trenak:

• Atxuri – La Casilla: 
   7:28 – 17:28, 10 minututik behin
• La Casilla – Atxuri: 
   7:21 – 21:11, 10 minututik behin

Horrez gain, zerbitzu-etenaldi hauek ere egongo dira:

•    13:50 – 14:30, zerbitzurik gabe La Casilla eta Euskalduna artean, San Mames hustu bitartean.

•    17:30 - 20:30, zerbitzurik gabe Arriaga eta Pio Baroja kaleen artean, Erregeen Desfilea igaro bitartean.

VITORIA-GASTEIZKO TRANBIA
Urtarrilaren 5ean trafikoa eten egingo da Angulema-Legebiltzarra geltokien artean, 18:30etik 21:30era. Zerbitzuaren gainerako geltokiek betiko eran funtzionatuko dute:

•    Azken irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . .   17:45
•    Azken irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . .    17:49
•    Azken irteera Angulema-Abetxukotik . . . . . . .   18:08
•    Azken irteera Angulema-Ibaiondotik . . . . . . . .   18:16

•    Lehen irteera Angulema-Abetxukotik . . . . . .    21:38
•    Lehen irteera Angulema- Ibaiondotik . . . . . . .    21:46


TRENA
Igandean, urtarrilaren 5ean, Donostian Santander Ligako Erreala eta Villarrealen aurkako partida izango da, baita Erregeen Desfilea ere. Hori dela eta tren-zerbitzuak indartuko dira:

ERREALA - VILLARREAL

Partidaren aurretik:

•    Hendaia – ANOETA: 13:03
•    Irun – ANOETA: 13:18
•    Oiartzun – ANOETA: 13.13
•    Errenteria – ANOETA: 13:08
•    Altza – ANOETA: 13:05, 13:35

•    Lasarte –  ANOETA: 13:30
•    Amara – ANOETA: 13:45, 13:52

Partidaren ondoren:

•    ANOETA – Hendaia:  15:48, 16:03, 16:08, 16:18
•    ANOETA – Altza: 15:55, 16:11

•    ANOETA – Lasarte: 16:01, 16:10
•    ANOETA – Zumaia: 16:14


ERREGEEN DESFILEAK

•    Erregeen Desfilea dela eta, Donostian E2 linea indartuko da. Arratsaldean, trenak 15 minututik behin egongo dira Irun eta Amara artean (bi norabideetan).


•    Halaber, urtarrilaren 5ean, 18:00etan, Gernikako geltokira tren berezi bat iritsiko da Errege Magoekin, hiribilduan zehar desfilea egiteko.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonora jo dezakete, baita www.euskotren.eus webgunea, @euskotrenEJGV twitter-kontua eta Euskotrenen aplikazio ofiziala ere.