Zerbitzu mozketa

Entradilla

Bilboko tranbia / Autobusak: igandean, azaroak 17, aldaketak goizeko zerbitzuan 'Herri Krosa' dela eta

Body

Igandean, azaroak 17, Euskotrenek tranbiaren goizeko zerbitzua aldatu egingo du, “Herri Krosa” lasterketa dela eta.

Lasterketa dela eta, La Casilla eta Ospitalea geralekuen arteko zerbitzua kendu egingo da 11:00etatik 11:40ra gutxi gorabehera, eta Atxuri eta Pio Baroja geralekuen artean 10:43tik 11:28ra bitartean. Tranbia ohi den bezala ibiliko da Ospitalea eta Pio Baroja artean bere ohiko ordutegian.

Lehenengo irteerak mozketaren ondoren ondorengo hauek izango dira:

-    La Casilla: 11:41
-    Atxuri: 11:28

Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira.

Informazio gehiago lortzeko helburuarekin, erabiltzaileek  944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete, tranbiaren web gunean  www.euskotren.eus, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APP ofizialean.

Autobusak

Igandean, azaroaren 17an, A3411 Bilbo-Getxo-Azkorri eta A3414 Bilbo-Leioa-Getxo Bizkaibus lineetako autobusen zerbitzuak aldatu egingo dira.

11:00etatik, Lehendakari Agirre Etorbideko 88 zenbakitik 12:30etako irteerara arte, Bilbo-Getxo-Azkorri lineako autobusek Getxotik datozen ibilbideak San Ignazioko (Sarriko) geralekuan bukatuko dituzte, Lehendakari Agirre Etorbideko 83. zenbakian. Beraz, aurretiaz aipatutako ordutegian Bilbora doazen erabiltzaileek bidaia San Ignazion (Sarriko) bukatuko dute.

Horrez gain, Bilboko irteerak Lehendakari Agirre Etorbideko (Sarriko) 88 zenbakiko geralekutik egingo dira. Irteerak geraleku horretatik burualdeko geralekuan ohiko ordua baino 15 minutu beranduago egingo dira. Horrela, 12:30etako irteera 12:45ean egingo da. Beraz, 11:00ak eta 12:30ak bitartean honako geraleku hauek kendu egingo dira: Lehendakari Agirre Etorbidea 42, Lehendakari Agirre Etorbidea 33, San Pedro Plaza, Deustuko Unibertsitatea, Museoko Plaza eta Zabalguneko Plaza (Mapfre).

A3414 Bilbo-Leioa-Getxo lineako zerbitzuari dagokionez, 10:40tik Zunzunegitik 11:40ko irteerara arte, Getxotik eta Leioatik datozen autobusek ibilbidea Bilbon bukatuko dute Zunzunegiko geralekuan (tunelen irteeran). Hori dela eta, honako geraleku hauek kendu egingo dira: Errekalde Zumardia 14, Errekalde Zumardia 29, Kale Nagusia 46 (Sota), Kale Nagusia 47, Kale Nagusia 63, Kale Nagusia 74 eta Ingeniaritza Eskola.

Irteerak Bilbotik Leioara eta Getxora 10:40tik 11:40ra egingo dira, Zunzunegiko geralekutik (tunelen irteeran). Kasu honetan, Kale Nagusiko eta Errekalde Zumardiko geraleku guztiak kendu egingo dira. Irteera horiek ohiko ordutegiari dagokionez 5 minutuko atzerapenarekin egingo dira.

Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.