Zerbitzu berezia

Entradilla

Urriak 6: Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du Zarautzen Kilometroak dela eta

Body

Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du urriaren 6an, Zarautzen ospatuko den Kilometroak jaia dela eta.

Goizean, Kilometroak jaira joateko tren bereziak egongo dira San Pelaioko geralekura (Zarautz), Irunetik (30 minuturo) eta Altzatik (orduro). Tren horiek ohiko geltoki guztietan geratuko dira, baina ez da Amaran tren-aldaketarik egin beharko. Gainera, Eibarretik Zarautzera doan zerbitzua indartuko da, goizean, Zarautzera joateko, eta arratsaldean, itzultzeko; ohiko eskaintza bikoiztu egingo da.

Kilometroak jaitik itzultzeko, Amara/Irunerantz joan nahi dutenek, San Pelaioko geralekutik aterako diren tren bereziak (tren-aldaketarik gabe) hartu beharko dituzte. Zarauzko geltokia Eibar/Bilborantz joan nahi dutenek erabili beharko dute. Horrela, sarrerak eta irteerak erraztu nahi dira, eta jendea tren ezberdinetan banatu. Helburu horrekin, hain zuzen, Euskotrenek MUGI / BARIK / BAT txartelak erabiltzea gomendatzen du. 

Tren bereziak E1 zein E2 lineatako igandeko ohiko zerbitzuaren osagarriak izango dira. Dena den, egun osoan zehar, E1 lineako trenak (Amara-Matiko) bederatzi minutuko aurrerapenarekin ibiliko dira Amara eta Zarautz artean.

Autobus zerbitzuan, Euskotrenek DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta DB03 Lekeitio-Donostia (AP-8) lineetako Lurraldebus autobusen Zarautzeko geltokietako bat aldatuko du. Zehazki, normalean su-hiltzaileen esparruan egiten den geldialdia trenbidearen zubiaren azpian egingo da.
 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan Euskotrenen langileei galde diezaiekete. Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean, Twiterreko @euskotrenEJGV kontuan eta APP ofizialean ere jaso dezakete informazioa.