Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da Olan ospatuko den  'BBK Music Legends Festival' jaialdia dela eta

Body

Euskotrenek ostiralean eta larunbatean (ekainaren 14an eta 15ean) trenen zerbitzua indartuko du ‘BBK Music Legends Festival’ jaialdiaren joan-etorrien beharrizanak betetzeko.

La Olan ostiralean eta larunbatean ospatuko den BBK Music Legends Festival jaialdia dela eta, Euskotrenek trenen zerbitzu berezia ezarriko du itzulerako joan-etorriak bermatzeko. Ekitaldira joateko, zerbitzua ohiko trenekin beteko da. 

Errefortzu zerbitzua ekainaren 14tik 15erako eta ekainaren 15etik 16rako gauetan izango da. 00:00etatik 2:00etara gutxi gorabehera Olatik Lezamara eta Kukullaga / Etxebarrira tren bereziak irtengo dira. Larunbatean zerbitzu hau gaueko ohikoarekin osatuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia dute. Horrez gain, geralekuetan eta geltokietan informazioa izango dute, eta baita www.euskotren.eus web gunean, twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta Euskotreneko APP ofizialean ere.
 

Archivo adjunto
Ordutegia42.6 Ko