Maiatzaren 16tik 19ra, Leioan autobusen ibilbidearen aldaketa Umore Azoka dela eta

Entradilla

Maiatzaren 16tik 19ra, Leioan autobusen ibilbidearen aldaketa Umore Azoka dela eta

Body

LEIOAKO UMORE AZOKA dela eta, maiatzaren 16tik 19ra bitartean, Bizkaibusek Leioatik A3414 Bilbo-Leioa-Getxo (Artxandako tuneletik) eta A3471/A3472 Getxo-Gurutzeta lineetako autobusen ibilbidea aldatuko du.

Ibilbidearen aldaketa ordutegiak honako hauek izango dira:

· Egunak 16 (osteguna), 17 (ostirala) eta 18 (larunbata): 17:30etatik, zerbitzua bukatu arte.

· Igandea, maiatzak 19: 10:00etatik 15:00etara.

Aurretiaz aipatutako ordutegietan, A3414, A3471 eta A3472 lineetako autobusek Ondizen eta Elexalden ez dute geldialdirik egingo, noranzko bietan. Luis Bilbao Líbano kalean, noranzko bietan, ordezko geralekua egokituko da.

Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.