Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: Gernika eta Bermeo arteko zerbitzua indartuko da Bermeoko Arrain Azoka dela eta
 

Body

Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du Gernika eta Bermeo artean Bermeon larunbatean, maiatzaren 18an, eta igandean, maiatzaren 19an, ospatuko den Arrain Azoka dela eta.

Larunbatean zein igandean Arrain Azokara joango den jende kopuru gehiengoa aurreikusten den orduetan joan-etorriak errazteko, Gernika eta Bermeo arteko zerbitzua indartu egingo da.

Larunbatean (maiatzaren 18an) goizez eta arratsaldez zenbait tren berezi egongo dira. Tren horiek asteburuetako ohiko eskaintza osatuko dute. Gaueko ordutegian maiztasuna tren bat orduro izango da.

Igandean (maiatzak 19) goizez zerbitzuaren errefortzua ere egongo da, eta arratsaldez ohiko ordutegia mantenduko da.

Tren horiek guztiek geldialdia ohiko geltokietan eta geralekuetan egingo dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web gunea, twitterreko @euskotrenEJGV gunea eta Euskotreneko APP ofiziala erabil dezakete.

 

Archivo adjunto