Bihar larunbatean, autobusen gaueko zerbitzua Aizarnazabalen ospatuko diren Jaiak direla eta

Entradilla

Bihar larunbatean, autobusen gaueko zerbitzua Aizarnazabalen ospatuko diren Jaiak direla eta

Body

Euskotrenek maiatzaren 11tik 12rako gauean UK07 Aizarnazabal-Zumaia-Zestoa Lurraldebuseko linean autobusen gaueko zerbitzua eskainiko du, Aizarnazabalen ospatuko diren Samiel Txiki Jaiak direla eta.

Autobusak Zumaia-Aizarnazabal eta Zestoa-Aizarnazabal tarteetan ibiliko dira. Irteeren ordutegia honako hau izango da:

• Zumaia-Aizarnazabal-Zumaia. Irteera Zumaiatik: 22:30ean. Aizarnazabaletik: 3:30ean. Geralekua: Treneko geltokia-Patxita Etxezarreta.

• Zestoa-Aizarnazabal-Zestoa. Irteera Zestoatik: 23:00etan. Aizarnazabaletik: 4:00etan. Geralekua: Gurutzeko geralekua.


Oikian ibilbide aldaketa, larunbatean, maiatzaren 11n

Halaber, Aizarnazabalen Samiel Txiki Jaiak direla eta, bihar larunbatean, maiatzaren 11n, UK07 Zumaia-Aizarnazabal-Zestoa Lurraldebus autobusen lineako zerbitzua 12 metroko autobusekin eskainiko da. Hori dela eta, Oikia erdigunean egiten ohi diren geralekuak, GI-3760 errepidean dauden geralekuetara eramango dira.

Hori dela eta, maiatzaren 11ko egunean zehar erdiguneko geralekuak (Oikia) noranzko bietan kendu egingo dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean eta twitterreko @euskotrenEJGV gunean ere jaso dezakete informazioa.