Trena E1 (urtarrilak 8): tren zerbitzua indartuko da S.D. Eibar – U.D. Ibiza partidarako
Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du igandean, urtarrilaren 8an, 21:00etan Ipuruan jokatuko den S.D. Eibar – U.D. Ibiza norgehiagoka dela eta.
Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Durangora eta Elgoibarrera partidaren ondoren. Aurretik ohiko tren-zerbitzua burutuko da.
Partida bukatu ondoren ondorengo irteera bereziak eskainiko dira:
• ARDANTZA (Eibar) – Durango: 23:20
• ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 23:20
Zerbitzu berezi hauen helburua partidatik itzultzeko garraio publikoaren aukera bermatzea da. Euskotrenek gogorarazten du garraio publikoan indarrean jarraitzen duela maskara nahitaez erabiltzeak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke, baita Euskotreneko APP ofizialean, www.euskotren.eus web guneko ordutegien bilatzailean, eta @euskotren twitter bidez.