Taldeko bidaiak

Taldeko bidaien helburua da aitortutako kolektiboei (ikastolak, ikastetxeak, elkarteak, etab.) trenerako, tranbiarako edo funikularrerako sarbidea erraztea.

Kontratazio baldintzak

  • Arau orokor gisa, taldea gutxienez 10 lagunek osatuko dute. Hala ere, 6 urtetik beherako pertsonek osatutako taldea bada, Euskotrenen instalazioetara sartzea eta bertatik irtetea gorabeherarik gabe errazteko, taldeko bidaiatzat hartu ahal izango da, nahiz eta adierazitako kopurura ez iritsi.  Taldeko bidaia bat eskatzerakoan, beste edozein kontsiderazio egin daiteke behaketen eremuan. Nolanahi ere, Merkataritza Sailak erabakiko du taldeko bidaia-sistema edozein kolektibori aplikatzea.
  • Taldeko bidaia-txartelak saltzen diren Euskotreneko lineak: Funikularra, Bilboko tranbia, Gasteizko tranbia, Topoa, Bilbo-Donostia linea, Bermeoko adarra, Txorierri eta 3. linea.
  • Eskatutako bidaiak Metroko 1. edo 2. lineek 3. linearekin konbinatuz gero, bidaia hori Metro Bilbaoko konpainiak kudeatuko du.
  • Euskotrenen beste lineren bat duen bidaia bat eskatu nahi izanez gero, Metro Bilbaoko 1. eta 2. lineekin, bananduta bi bidaia kudeatu beharko dira, bata Euskotrenen eta bestea Metro Bilbaon.
  • Egoera edo ekitaldi berezietan ez dira taldeko bidaiak salduko. Euskotrenek baimenduz gero, horretarako izendatutako orduak eta esleitutako trenak errespetatu beharko dira.
  • Taldeak elkarrekin bidaiatu behar du. Hau da, taldeko kide guztiek bidaia kontratatutako geltokietan hasi eta amaitu behar dute.
  • Ez da eserlekua bermatzen.
  • Euskotrenek ez du taldeko laguntzailearen zerbitzua ematen.
  • Bidaia joanekoa edo joan-etorrikoa izan ahalko da, egun berean edo egun desberdinetan.
  • Talde-bidaiei aplikatutako tarifek ez dute adinagatiko deskonturik aurreikusten eta 6 urtetik beherako pertsonek ere ordaindu behar dute.
  • Aplikatzen den prezioa Barik, Bat edo mugi tarifa pertsonalizatua eta ekonomikoena da, aurrekontua ematean indarrean dagoena.  Taldeko bidaiek ez dute deskonturik egiten operadoreak trukatzeagatik.
  • 6 urtetik beherako pertsonak dituzten taldeak, Kontratazio Baldintza Orokorretan babestuta, haientzako tarifa ordaintzea onartzen ez badute, ez dira Taldetzat hartuko, dokumentu honek xedatzen duenaren ondorioetarako. Beraz, beren kontura bidaiatuko dute, eta betiere helduren batekin; horien identitatea eta adina modu frogagarrian egiaztatu beharko da dokumentazio ofizialaren bidez. Era berean, adingabeen aita, ama edo legezko tutorea ez izatekotan, haien kargu egingo direla egiaztatu beharko dute aitak, amak edo legezko tutoreak sinatutako agiri baten bidez. Gure gomendioa da taldeko bidaia kontratatzea; izan ere, horrela, Euskotrenek taldearen bidaia eta ezaugarriak ezagutzen ditu, eta ibilbide osoan lokalizatuta egongo da. Gainera, segurtasun handiagoa ematen du, eta taldeko bidaia kontratatu barik ez dago halakorik.
  • Bidaiaren eskaera bidaia egin baino 48 lanordu lehenago egin beharko da, gutxienez.  
  • Euskotrenek bidaia bertan behera utzi ahal izango du salbuespenezko zirkunstantziengatik (grebak, zerbitzu-mozketak, etab.), eta dirua itzuliko du.
  • Behin taldeko bidaia-txartela sortuta, erakunde kontratatzaileak ez du aldaketarik edo ezerezterik onartuko. Data aldatu ahal izango da soilik hasierako dataren ondorengo batekin. Kasu horretan, bidaia baldintza berberetan egin beharko da, gehienez ere hiru hilabeteko epean, betiere bidaia baino 24 ordu lehenago jakinarazi bada eta ostiraleko edo jai-bezperako 12:00ak baino lehen.
  • Garraiobidera gure langileek edo salmenta-makinaren bidez sartu ahal izango dira, bilagailu-zenbaki baten bidez bidaia-txartelak emanez. Kontratazio-prozesuan, Euskotrenek erabakiko du zein izango den txartel horietako bat.                  
  • Banku-transferentzia ordaintzeko modua aukeratzen bada, Euskotreneko kontu zenbakia honako hau da BBVA ES78 0182 1303 5900 0004 8108 BBVAESMMXXX, BG kontzeptuarekin (Taldeko bidaia-txartela) eta aurrekontuaren zenbakia. Ordainketa eurotan (€) egin beharko da.
  • Beste edozein ohar eskabidean jakinaraziko da.
  • Taldeko bidaiak Merkataritza Sailaren bidez kontratuko dira, helbide elektroniko edo telefono bitartez, eta datu fiskalak adieraziko dira (ikastolaren/ikastetxearen/elkartearen izena, IFK, helbidea, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia...), baita bidaiaren datuak ere (joana, joan-etorria, erabiltzaile kopurua, bidaiaren jatorriko/helmugako geltokia, bidaiaren ordua…).
  • Hona hemen lurralde historikoetako Merkataritza Sailen telefono-zenbakiak eta helbide elektronikoak. Helbide elektronikoa:

 

                      Bizkaia: agecombi@euskotren.eus, 944019900 (luz.: 1107-1109)

                      Gipuzkoa: agecomdo@euskotren.eus, 944019900 (luz.: 3132)

                      Araba: agecombi@euskotren.eus, 944019900 (luz.: 1107-1109)