Txartelak

Tranbia Bilbo

Aldizkako bidaiaria

Joanaldia (Aldizkako bidai bat)

Joanaldia (Aldizkako bidaia bat)

  • Bidaien kopurua: Bidaia 1 Euskotren tranbiako 2 geralekuen artean.
  • Baliogabetzea:Baliogabetzea beharrezkoa da.
  • Pertsonala/Pertsonanitza: Pertsona bakarreko titulua.
  • Iraungipena: Erosi eta 24 ordu.

Konbinatua

Tranbus

Tranbus (La Burundesa eta La Unión-en arteko akordioa)

  • Bidaia kopurua: Joenekoa edo joan-etorrikoa.
  • Ibilbidea: Iruñea eta Gasteiz edo Bilbo artean bidaiatzeko aukera ematen du, La Unión eta La Burundesa konpainietako autobusetan, eta era berean Euskotreneko tranbien zerbitzuak erabiltzeko euskal hiri bietan.
  • Iraungipena: Bidaia egiten denetik 4 orduko indarraldia.
  • Baliogabetzea: Ez da baliogabetu behar baina txartela erakutsi behar da eskatuz gero.
  • Salmenta tokiak: Egunero. Iruñeko, Gasteizko eta Bilboko La Unión eta La Burundesa Autobus Konpainiako geltokietako txarteldegietan salgai egongo dira.
  • Prezioa: 3 euros (5 urte baino txikiagoek doan bidaiatu ahal izango dute. Tranbian 6 urtetik beherakoek).

Ohiko bidaiaria

Barik

Barik

Informazio gehiago: Bizkaiko Garraio Patzuergoa
Bidai 50

Bidai 50

Informazio gehiago: Bizkaiko Garraio Patzuergoa
Bidai 70

Bidai 70

Informazio gehiago: Bizkaiko Garraio Patzuergoa
Bidai ORO

Bidai ORO

Informazio gehiago: Bizkaiko Garraio Patzuergoa
Gazte 70

Gazte 70

Informazio gehiago: Bizkaiko Garraio Patzuergoa
Gazte ORO

Gazte ORO

Informazio gehiago: Bizkaiko Garraio Patzuergoa

Tranbia Gasteiz

Aldizkako bidaiaria

Joanaldia (Aldizkako bidai bat)

Joanaldia (Aldizkako bidaia bat)

  • Bidaien kopurua: Bidaia 1 Euskotren tranbiako 2 geralekuen artean.
  • Baliogabetzea: Baliogabetzea ez da beharrezkoa.
  • Pertsonala/Pertsonanitza: Pertsona bakarreko titulua.
  • Iraungipena: Erosi eta 50 minutura.

Ohiko bidaiaria

BAT General

BAT Orokorra (Anonimoa / Erregistratua)

  • Bidaia kopurua: Txartel mistoa, balioztatze bakoitzeko bidaia bat, berriz kargatzeko txartela (5-90 €). Behin karga hori egin ondoren, diru hori ezin izango da eskuratu inolaz ere. Kontuan izan behar dugu kargatutako diru horrek garraio tituluen izaera duela, BAT Sisteman parte hartzen duten Operatzaileetan bidaiak egiteko saldo bihurtuz. Era berean, gainerako saldoa ezin izango da aldi baterako tituluetan bihurtu, ezta alderantziz ere. Bidaia bakoitzean behin baino gehiagotan balioztatzeko aukera ematen du, pertsona guztiek ibilbide bera egiten badute.
  • Baliogabetzea: Bidaia hasi aurretik nahitaez baliogabetu egin behar da, indarrean dagoen tarifaren bidez ezarritako kopurua kenduz. Tranbian eta hiriko autobusetan bidaiatzeko egokia, operadore bakar bateko bidaietarako zein konbinatuetarako. Kasu horretan, Tran-Bus garraiobide bat baino gehiagoren arteko garraio aldaketak%45eko hobaria dauka operadore bakoitzeko bidaien kostuaren baturarekin alderatuz. Beherapen hori bigarren ibilbidea baliogabetzean egiten da, eta horretarako lehen eta bigarren baliogabetze artean ez da 50 minutu baino gehiago igaro behar.
  • Pertsonala/Pertsonanitza: Pertsona anitzekoa eta norberak ez ezik beste batek ere erabil dezakeena.
  • Iraungipena: Txartelak 7 urteko iraungipena dauka, baina saldoa ez da iraungitzen. 
Informazio gehiago: Ohiko galderak
BAT Pertsonalizatua

BAT Pertsonalizatua (Pertsonalizatua)

  • Bidaien kopurua: Txartel mistoa, 5-90 €-tako berriz kargatzeko txartelean balioztatze bakoitzeko bidaia bat, eta hileko txartelean (30 egun) nahi beste bidaia. Behin karga hori egin ondoren, diru hori ezin izango da eskuratu inolaz ere. Kontutan izan behar dugu kargatutako diru hori, zein aldi baterako tituluen balioa ere, garraio tituluen izaera duela, BAT Sisteman parte hartzen duten Operatzaileetan bidaiak egiteko saldoa bihurtuz. Era berean, gainerako saldoa ezin izango da aldi baterako tituluetan bihurtu, ezta alderantziz.
  • Baliogabetzea: Diru-txartela (indarrean dagoen tarifatik erabakitako kopurua kenduz) zein hileko txartela, bidaia hasi baino lehen beharrezkoa da balioztatzea. Tranbian eta herriko autobusean bidaiatzeko egokia, operadore bakar bateko bidaientzat zein konbinatuetan. Kasu honetan, Tran-Bus garraiobide ezberdinen arteko garraio aldaketa operadore bakoitzeko bidaien kostuaren gehikuntzari buruz %45eko hobaria dauka. Beherapen hori bigarren ibilbidea baliogabetzean egiten da, horretarako lehenengo eta bigarren baliogabetze artean ez da 50 minutu baino gehiago igaro behar.
  • Pertsonala/Pertsonanitza: Pertsona bakarrekoa eta transferiezina, taldeentzako ez da egokia.
  • Iraungipena: Txartelak 7 urteko iraungipena dauka, baina saldoa ez da iraungitzen. Hilekoa (30D) erosi eta 30 eguneko iraungipena dauka.
  • Nortasun txartela: Bat Txartela Pertsonalizatua, beti NAN-arekin batera.
Informazio gehiago: Ohiko galderak
BAT 30  egun

BAT 30 EGUN (Orokorra pertsonalizatua)

  • Bidaien kopurua: Euskotren tranbiako geralekuen artean nahi den beste bidaia 30 egunez.
  • Balioztatzea: Bidaia hasi aurretik nahitaez balioztatu egin behar da. 30D titulua balioztatu gabe bidaiatzen duten erabiltzaileak bidaia-txartelik gabeko bidaiaritzat hartuko dira eta 50 euroko gehigarri bat ordaindu beharko dute.
  • Pertsonala/Pertsonanitza: Titulua pertsona bakarrekoa eta transferiezina.
  • Iraungipena: Aktibatu eta 30 egun.
  • Nortasun Txartela: Bat txartela Pertsonalizatua, beti NAN-arekin batera. 30D titulu hau Bat txartel pertsonalizatuan bakarrik kargatu ahal izango da. 7 eguneko aurrerapen baino gehiagorekin ezin izango da kargatu.
BAT 30 EGUN GAZTEA

BAT 30 EGUN GAZTEA (Orokorra pertsonalizatua)

  • Bidaien kopurua: Euskotren tranbiako geralekuen artean eta Tuvisako autobusetan nahi den beste bidaia 30 egunez.
  • Balioztatzea: Bidaia hasi aurretik nahitaez balioztatu egin behar da. 30D Gaztea aldi baterako titulua balioztatu gabe bidaiatzen duten erabiltzaileak bidaia-txartelik gabeko bidaiaritzat hartuko dira eta 50 euroko gehigarri bat ordaindu beharko dute.
  • Pertsonala/Pertsonanitza: Gasteizen erroldatutako 26 urte baino gutxiagoentzako eta OAEAP baino 2,5 aldiz errenta baxuagoarekin (16 urte baino nagusientzako) titulu unipertsonala eta transferiezina da.
  • Iraungipena: Aktibatu eta 30 egun.
  • Nortasun Txartela: Bat txartela Pertsonalizatua, beti NAN-arekin batera. Aktibatzeko eta erosteko jarraitu beharreko urratsak ondorengoak dira:
  1. Auzo Etxeak: dagokion dokumentazioa eman (BAT txartela eta errenta (16 urte baino gutxiagoak izan ezik)).
  2. TIB: txartel pertsonalizatuaren aktibatzea.
  3. Meat eta Kutxabank kutxazainak: Behin txartela aktibatuta, aldi baterako 30D Gaztea titulua tranbiaren makinetan zein Kutxabank kutxazainetan erosi ahal izango da.
BAT Berezi

BAT Berezi Txartela (Pertsonalizatua)

  • Bidaien kopurua: 65 urtetik gorakoentzako edo %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenentzako txartela. Balioztatzen den bakoitzean bidaia bat egin daiteke.
  • Baliogabetzea: Bidaia hasi aurretik nahitaez baliogabetu egin behar da, indarrean dagoen tarifatik erabakitako kopurua kentzen du.
  • Pertsonala/Pertsonanitza: Pertsona bakarrekoa eta transferiezina da.
  • Iraungipena: Txartela 7 urteko iraungipena dauka, baina saldoa ez da iraungitzen.
  • Nortasun txartela: Bat Berezi txartelak, beti NAN-arekin batera.
Informazio gehiago: Ohiko galderak